Zer da Whois.eus?

WHOIS.eus

Tresna honekin edozein domeinu-izenen erregistroan erabilitako informazioa eta bere eskuragarritasuna ikusi ahalko dituzu.

Domeinu-izen bat bilatzean (.eus edo beste edozein) WHOIS.eus-ek erregistratuta dagoen erakutsiko dizu eta, erregistratuta badago, domeinu-izenaren informazio esanguratsuena bistaratuko du, esate baterako, iraungitze-data, jabearen kontaktu-informazioa, etab.

WHOIS kontsultaren eremuak

Domeinu-izen baten bilaketa egiten duzunean domeinu-izen horren WHOIS informazioa bistaratuko da. Erakusten duen eremu bakoitzaren esanahia argiago gera dadin, jarraian WHOIS kontsulta baten eremu ezberdinak azaltzen dira:

WHOIS-aren funtzionamendua

Webgune honetan bistaratzen den informazioa domeinuen WHOIS datu-baseetatik eskuratu da. Domeinu bakoitzak datu-base bat dauka, bere domeinu-izen guztien informazioa gordetzen duena. Datu-base horiek gordetzen duten informazioa publikoa da eta informazio edonork kontsulta dezake horretarako publikoki eskuragarri dauden tresnak erabilita. Bi tresna mota daude: batetik, domeinu bakoitzak domeinu horren domeinu-izenen informazioa kontsultatu ahal izateko eskaintzen duena, eta bestetik, tresna generikoak (whois.eus, adibidez) erabili daitezke domeinu guztien informazioa toki zentralizatu batean kontsultatzeko.

WHOIS informazioa kontsultatzeko modurik ohikoena TCP (Transmission Control Protocol) protokoloaren bidez da. Protokolo horren bidez WHOIS zerbitzariaren eta kontsulta egiten duen zerbitzariaren arteko konexio bat sortzen da, 43. portua erabilita. Konexioa sortzean WHOIS zerbitzariari kontsulta bidaliko dio konexioa sortu duen zerbitzariak, begiratu nahi duen domeinu-izenarekin. Konexio horren bitartez WHOIS zerbitzariak erantzuna bidaliko du, domeinu-izen horri dagokion informazioa itzuliz, dagoeneko erregistratuta egotekotan.

Garapena

WHOIS.eus Bootstrap framework-a erabilita garatu da. Bootstrap HTML, CSS eta JavaScript bidezko web garapena egiteko erabiltzen den framework zabalduenetako bat da, interfazearen diseinurako ematen dituen aukerengatik, diseinu arduratsua duten aplikazioak egin ahal izatea barne. 
Bootstrap kode irekikoa da, edonork har dezake iturburu-kodea bere proiektuetan erabiltzeko, eta bere beharretara moldatu. Bootstrap-ek MIT lizentzia dauka.

Domeinu-izenen informazioa kontsultatzeko bi zerbitzu erabili dira. Batetik, .EUS domeinu-izenen informazioa lortzeko PuntuEUS Fundazioaren datu-basea erabili da. Bestetik, gainontzeko domeinuen informazioa eskuratzeko WhoisXMLAPI zerbitzua erabili da.

Domeinu-izen bat bilatu