Lege oharra

Erabiltzeko baldintzak eta betekizunak

Puntueus Fundazioak informazioa emateko helburuarekin bakarrik ematen ditu erregistro honetako datuak. Puntueus Fundazioak ez du datu horien zehaztasuna bermatzen, eta ez du inolaz ere erantzukizunik izango gordetako informazioa okerra dela, osatu gabe dagoela edo zehatza ez dela frogatzen bada.

Whois zerbitzuan ikusgai dauden domeinu-datu guztiak legez babestuta daude. Datu horiek ezin dira erabili Interneten funtzionamenduari loturiko eskakizun tekniko edo administratiboak ez diren beste ezein xedetarako. Berariaz debekatuta dago Whois datu-basearen eduki osoa edo kuantitatiboki edo kualitatiboki esanguratsua den edukiaren zati bat erauzi, kopiatu eta/edo erabili edo berrerabiltzea, edozein modutan eta edozein baliabide erabiliz (elektronikoki nahiz bestela), baldin eta aldez aurretik Puntueus Fundazioak horretarako berariazko baimena idatziz eman ez badu. Bereziki, debekatuta dago eduki hori eskatu gabeko publizitatea eta/edo publizitate komertziala telefonoz, faxez nahiz posta elektronikoz transmititzeko edo antzeko beste edozein xedeetarako erabiltzea.

Konexioa mantenduz gero, ziurtatzen duzu interes zilegia duzula datuekiko, eta adierazitako xedeetarako bakarrik erabiliko duzula. Jakinarazten dizugu adierazpen hau urratzen baduzu Puntueus Fundazioak eskubidea duela zure aurkako lege-prozedura bati ekiteko, bai eta bere Whois zerbitzua erabil dezazun debekatzeko ere.